Masterraren Gakoak Historian zehar, buztinaren eta zeramikaren ezaugarriek bitarteko sortzaile bihurtu dituzte, eta presentzia esanguratsua izan dute Arte Ederretan. Ez dugu ahaztu behar industrian duten garrantzia; izan ere, tradizio sendoa izan dute testuinguru horretan ere, eta etengabe esperimentatu da horien inguruan, prozedura eta teknologia berriak sortzeko. Zeramikaren bilakaera etengabekoa izan da, eta, hortaz, hainbat arte, arkitektura eta diseinu lengoaiatan izan du eragina.