“Jatetxeen industria zaila da, zaila da beti, eta hori ukatzen duenak ez du ezagutzen sukaldaritzaren mundua”, azaldu du Iñaki Lopez de Viñaspre antropologo gasteiztarrak. Mikel anaiarekin batera, 1994. urtean Irati taberna inauguratu zuen, Bartzelonan. El Gotic auzoan kokatuta, “euskal gastronomia originalaren kontzeptuen hazia” bilakatu zen. Viñaspre anaiek Sagardi taldea sortu zuten, eta 2008. urtean Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuten Buenos Airesera ailegatzeko.