Actions
Media Outlet details
| Scope | Local |
|---|---|
| Language | Basque |
| Country | Spain |
|
Similarweb UVM |
Request pricing |
|
Comscore UVM |
Request pricing |
Recent Articles
Search ArticlesIltze bat, beste iltze batek ateratzen (omen) du
Arotz adituek diote egurrean gaizki iltzatutako iltze bat ateratzeko teknikarik onena, haren kontra beste iltze batekin jotzea dela. Hori omen desmasia konpontzeko modurik egokiena. Bada, lezoar askorentzat latza izan da gaua, parrandazaleen hizkeran iltzea deritzon hori zuten gaur dezentek. Biharamun, bestondo edo aje hori apaltzeko festazale iaioenek diote jaigiroari eustea dela onena, beraz, gaur, gutxi pentsatu behar izan dute Zer egingo dut?
Hiri barneko behin behineko autobusak bihar egingo du lehenengo bidaia
Otsailean jarri zen martxan Hondarribiko hiri barneko autobusa. Urte askotan eskaturiko neurria izan da herritarren eta hainbat alderdi politikoren aldetik, eta azkenik, aurten hasi da martxan. Baina lehen hilabeteetan autobus zuri bat ikusi da kaleetan, identitaterik gabekoa. Orain baina, diseinu berri batekin hasiko da zirkulatzen. Udalak, autobus berriaren diseinua aukeratzeko bozketa bat egin zuen herritarren artean. Diseinua ez ezik, autobusa ere berria izango da.
'Multipass' bonuak jarri ditu martxan udalak tokiko merkataritza sustatzeko
Beste urte batez Irungo Udalak Telpark enpresarekin elkarlanean Multipass bonua jarri du martxan Kolon pasealekua, Mendibil merkataritza gunea eta San Juan plazako aparkalekuetan errazago aparkatzeko, tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Bonuekin herritarrek hamabi orduz aparkatu ahal izango dute ibilgailua 1,69 eurotik, 2,99 eurotik eta 3,39 eurotik aurrera. Bonuek urtebeteko iraupena dute eta irailaren 29ra arte daude salgai Telparkeko aplikazioan.
Ondo jan dute adinekoek, gustura
I-14 eguna denena da. Santakrutz Eguna lezoar guztiena, eta herritar guztientzat da. Horren seinale, adinekoek bazkaria egin dutela Aitonen eta Amonen Bordak antolatua, Lezoko Udalaren laguntzarekin. Dozenaka adineko bildu dira Bekoerrota kiroldegiko kantxan, gustura asko. Aitonen eta Amonen Bordako ordezkariek hizketaldi labur batekin eman dute otorduaren txupinazoa. Udala eta udal langileak eskertu dituzte, eta bazkariaz umorez eta giro atseginean goza dezatela esan diete han zirenei.
Soka hirukoak 'Nazka' abestia aurreratu du
Antiguako Soka rock taldeak hilaren 17an plazaratuko du Ez da hemen lan labur berria. Bost abesti izango ditu, eta Nazka izenekoa da aurreratu dutena, bideoklip dibertigarri batekin. Lan berria 2025eko abenduaren eta 2026ko urtarrilaren artean grabatu zuten Zestoako Gaztain estudioan, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Ernairen manifestazioan Espainiako erregearen figura baten burua hautsi izanaren harira
Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundeak deituta, milaka pertsona mobilizatu ziren igandean Donostian, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko eta faxismoaren kontra egiteko. Manifestazioaren bukaeran, Bulebarrean, aurpegia estalita zuten pertsona batzuek Felipe Borboikoa Espainiako erregea irudikatzen zuen figura atera zuten errepidera, eta burua hautsi zioten figurari, mailu batekin kolpeka.
Lekeitioko Paskual Abaroa kalea itxita
Lekeitioko Paskual Abaroa kalea itxita Kalea gaur eta bihar zarratuko dute fraileen aurrealdean. Autoentzako itxita egongo da, oinezkoek ez dute arazorik izango. Lekeition konponketa lanetan ari dira Paskual Abaroa kalean eta Lekeitioko Udalak kalea gaur eta bihar autoentzako itxi egingo dutela jakinarazi du. Zehazki fraileen aurreko zatia izango da mugatuko dutena, errepidea asfaltatzeko lanak egin behar baitituzte.
Bermeoko erraldoien miniaturak sortu dituzte
Herriz herri miresmena sortzen dute erraldoiek; herritar askok aho zabalik begiratzen diete, batik bat umeek, eta aurrerantzean, bermeotarrek euren kultur ondarearen parte diren Josefin, Anton, Mari eta Lorentzoren bertsio txikiak etxean eduki ahalko dituzte. Izan ere, Josefin eta Anton arrantzaleak eta Mari eta Lorentzo baserritarrak dira Bermeoko erraldoiak, eta horien miniaturak aurkeztu dituzte gaur goizean [irailak 14], udaletxean.
Eskaintza berriak 'Bizi gogoz' programaren barruan
Irungo Udalak bi urte daramatza adinekoei zuzendutako ‘Bizi gogoz’ programa antolatzen, sormena eta ongizate mentala eta fisikoa sustatzeko helburuarekin. Udazkenerako lau proposamen aurkeztu ditu udalak astelehen goizean egindako prentsaurrekoan. Hasteko, Olga Grande kazetariak Ideien kluba tailerra emango du urriaren 2tik azaroaren 20ra arte, ostiralero, 17:00etatik 19:00etara, Palmera Monteron.
Gautegiz Arteagako Mendi Martxak 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu
Gautegiz Arteagak kirolaren eta naturaren festa handia bizi izan du asteburu honetan. Gartiape Kirol Klubak antolatuta, herriko mendi martxak 413 parte-hartzaile bildu ditu martxa txikiaren eta handiaren artean, eta, horrela, edizio honetako arrakasta berretsi du. Izan ere, kirolariek zein mendizale eta zaleek ibilbideez eta egunean zehar nagusitu den giroaz gozatzeko aukera izan dute.