Askotan irakurri ohi dut hezkuntzaren etorkizuna STEM modalitatean dagoela; hau da, zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematiketan. Hau irakurtzean, STEM irakurtzean, ez duzue zerbait susmagarria nabaritzen? Non daude gizarte zientziak? Noski, norbaitek argudia lezake «zientzia» kontzeptuak gizarte zientziei buruz ere hitz egiten duela. Baina, argi hitz eginez gero, benetan uste dugu zientziei buruz hitz egiten denean gizarte zientziei buruz hitz egiten dela? Ez, tamalez, ez.