Festarik ez baina dezenteko animazioa dago gaur goizean gure etxepean. Beira txikituaren hotsak zulatu dizkit belarri biak. Ez al da berandu samar botila-jasotzen ibiltzeko? galdetu diot neure buruari. Leihoa zabaldu dut. Hau duk hau mugimendua! Oinezkoak, gurpil-gainekoak, langileak, paseanteak, auzokoak, kanpotarrak... Turista talde handi bat ere bai gida txapeldunaren atzetik. Beste botila-irrintzi bat entzun da kale kantoian. Turista batzuk belarriak estali dituzte esku ahurrez.