Berria
VerifiedNewspaper
Because you have the criteria. Because you are in the mood. NEW, because #youknow. BERRIA is a Basque national multimedia newspaper created by the people's initiative and, starting from this perspective, it wants to cover the diverse realities of the Basque Country and the world. See less Source
Actions
Media Outlet details
| Scope | Local |
|---|---|
| Language | Basque |
| Country | Spain |
|
Similarweb UVM |
Request pricing |
|
Comscore UVM |
Request pricing |
Recent Articles
Search ArticlesNor dago hedabide handien atzean?
Nor dago hedabide handien atzean? Hedabide handien kontrola du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Masa hedabideak geroz eta esku gutxiagoren menpe daude, eta esku horiek, gainera, eskuin muturrera lerratuta daude. Hedabideen kontzentrazioaz eta haien kontrola dutenei buruz aritu gara Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariarekin. Amnistiaren labirintotik irtetear Amnistia legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek.
«Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka», manifestazioa egin dute Gazte Topagune Sozialistan
Elizondoko (Nafarroa) kaleak hartu dituzte gaur Gazte Topagune Sozialistan elkartutakoek. Manifestazio jendetsua egin dute «faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka», eta azpimarratu dute topaguneak erakutsi duela posizio iraultzaileek masak biltzeko balio dutela: «Utopikotzat jo gintuzten hasieran. Baina errealitateak bestelakoa dio: ondo egituratutako posizio iraultzaileak hegemonikoak izan daitezke, erreformismoak proposatzen dituenak baino gehiago».
Nerea Elustondo nagusitu da Agurainen, eta zehaztu dira finalerdiak
Agurainen (Araba) jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioa, eta Nerea Elustondok batu ditu puntu gehien: 695,5. Gorka Pagonabarragak egin du bigarren, 663 punturekin, eta ordena honetan sailkatu ditu epaimahaiak gainerako bertsolariak: Asier Azpiroz (661 puntu), Agin Laburu (660,5 puntu), Aissa Intxausti (639,5 puntu), eta Irantzu Idoate (605,5 puntu).
Realak ez daki sufritu gabe irabazten
«Ufa». Realzale batek baino gehiagok horixe esango zuen gaur Anoetatik ateratzean. Behingoz, txuri-urdinek garaipen eroso bat lortzeko aukera izan dute gaur Koruñako Deportivoren aurka, baina partida ondo bideratuta zutela zirudienean, konplikatu egin zaie. Gogotik sufrituta irabazi dute (3-2), eta sailkapen nagusian seigarren postura egin dute jauzi. Rino Matarazzok zelairatu duen hamaikakoan ezusteko ugari izan dira: Marin defentsan, Zakharian aurrelari lanetan...
Euskal pilota selekzioa Munduko Txapelketara bidean da
Buenos Airesera bidean da euskal pilota selekzioa, lehen aldiz Munduko Txapelketa nagusi batean aritzeko. Hegazkina hartu aurretik, pilotariei bultzada emateko ekitaldi bat antolatu dute Gure Esku-k eta 7Baietz!-ek. Euskal pilota selekzioa Loiun, Buenos Airesera abiatu aurretik.
Kazetaritza ardatz 2026 10 05
Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 63. zenbakira. Astelehenean Albisteen Nazioarteko Eguna izan zen, eta konfiantzazko kazetaritza hautatzearen aldeko kanpainak oihartzun handiagoa lortu du aurten, iaz baino. 1.275 hedabidek baino gehiagok parte hartu dute; besteak beste, lehen aldiz, BERRIAk. Hauexek dira aste honetako gaiak: 1. Hautatu konfiantzazko kazetaritza. 2. Hutsegiteen aitorpena. 3. The Guardian-ek programa bat abiatu du 40 kazetari kontratatu eta eduki sortzaile gisa trebatzeko. 4.
Egoitz Bijueska skaterrak munduko txapelketa irabazi du bigarrenez
Egoitz Bijueska munduko txapeldun da berriz ere. Skater bilbotarrak urrezko domina irabazi du Asuncionen jokatu den munduko txapelketan, eta iaz Sao Paulon erdietsitako balentria errepikatu du. Emakumezkoetan, Naia Laso bermeotarra bosgarren izan da. Bijueskak 94,50 puntu lortu ditu finalean. Atzetik izan ditu Tom Schaar estatubatuarra eta Gui Khury brasildarra. Naia Laso, Asuncionen.
Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Espainiako Kongresurako
Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. EH Bilduk martxan du hautagaiak aukeratzeko prozesua Araba, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan —datorren astearen amaieran jakinaraziko dituzte izenak—, baina EITBk aurreratu du Aizpuruaren albistea. Aizpuruak 66 urte ditu, eta politikagintza profesionaletik erretiratuko da. Ofizioz kazetaria, Gara egunkariko zuzendaria izan 1999. eta 2004. urteen artean.
Zaldieroa 2026-10-11
Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria
Antisemitismoaren mamua Alemanian
Berlingo hauteskundeek antisemitismoaren inguruko eztabaida mahaigaineratu dute. Die Linkeren garaipenaren ostean, askok antisemitatzat jo dute ezkerreko alderdi hori. Eztabaidaren erdian daude hauteskunde kanpainan hip-hop abeslari batek intifadaren alde egin zituen adierazpenak, eta hauteskunde gauean Remmo talde kriminaleko kide bat alderdiaren egoitzara joan izana.