Alde Zaharrera aldatu nintzenetik parte hartzen dut auzo elkartean, zerbait egin beharra dagoelako auzoaren gainbehera gelditzeko, jada ez baita toki bizigarria, festatoki eta pixatoki bihurtuta baitago (dendak itxi eta tabernak baino ez). Elkarteko zaharrenek diote aspalditik datorrela hori eta kontuak okerrera baino ez duela egin. Esanen nuke batzuk etsita daudela, eta, biltzen jarraitzen badute, areago dela elkarrekin duten adiskidetasunagatik, auzoaren alde tinko lan egiteko baino.