Gazte bat balitz, unibertsitate ikasketak amaituak lituzke, edo lanean dezenteko esperientzia pilatua luke honezkero. Ekainaren 21ean BERRIAk 23 urte beteko ditu. Etorkizunari itxaropenez eta grinaz begiratzen dion gaztea da, baina, Euskal Herriko bere adineko edozein gaztek bezala, independentziarako bidean esker onez hartuko luke ingurukoen laguntza eta bultzadatxoa. Egun hauetan, kanpaina berezi bat egiten ari da BERRIA, lagunak inguratzeko.