Bizkaiko Foru Aldundiak neurri fiskal berriak iragarri zituenetik, hautsak harrotu ditu gaiak, eta polemika EAEko gainerako herrialdeetara ere iritsi da. Gaia jorratu dute Arabako Batzar Nagusietan, eta, han, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek esan du ez dagoela «zergak jaisteko lehiarik» Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren artean, eta aldundien asmoa ez dela diru nabarmen gutxiago biltzea.