Gerra hotz gisako batean daude Iran eta AEBak. Beren arteko auziaren konponbiderako memorandum bat sinatu zuten duela bi aste, bide orri moduko bat datozen bi hilabeteetarako. Baina elkar ulertzetik urrun daude. Azken egunetan ikusi ahal izan da. Batak esaten zuen baietz, Dohan biltzekoak zirela bi aldeak. Besteak, ezetz. Eta ondorioz, aldeek elkarri egindako ohartarazpenak, eta eraso batzuk Persiar golkoaren bueltan.