Bilboko mendizale bat hilik topatu dute Espainian, Arredondo inguruan (Kantabria). Larunbatean mendi itzuli bat egitera atera zen mendizalea, gizonezko bat, eta gauean haren senide batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, ez zelako itzuli. Harrezkero mendizalearen bila aritu dira, eta igande arrats honetan topatu dute gizonaren gorpua. Bilaketa lanetan 40 bat pertsona aritu dira, poliziak, larrialdi zerbitzuetakoak, eta beste, eta lurreko eta aireko ibilgailuak baliatu dituzte.