Ordenagailu aurrean jarri aurretik ideiak pasatzen ziren nire burutik, baina, orain, galdera hauek besterik ez ditut: ze plan egin dezaket eguraldia aprobetxatzeko? Galtza motzak eta sandaliak janzteko garaia da edo gehiegitxo da oraindik? Noiz arte iraungo du eguraldi honek? Eta konturatu orduko, hemen nago, zerbaiti bueltaka bai, baina ez uste nuenari. Nolabait, beste zerbait izan behar zuen testu hau eguraldiaren inguruko gogoeta bihurtzen ari da. Hutsala, e?