Gizarte oso batek egindako bilakaeraren erakusgarri da Patxi Xabier Perez Goñik (Irun, Gipuzkoa, 1968) egin duena. Alardeak ukatutako plazara libururako eman zuen bere lekukotasuna, 2018an. «97an, nire emaztea emakumeak ikustera joan zen, eta bere burua islatua ikusi zuen haiengan. Esan zidan: 'Urteren batean ni aterako naiz'. Ez zitzaidan ondo iruditu». Apurka, ordea, askatu zituen ukaziora zeramaten barne korapiloak, hasi zen alarde parekidera hurbiltzen, eta urteak daramatza han: 2007tik.