Nafarroako Ezker Batuak, Batzarrek eta zenbait eragile independentek oinarrizko akordio bat egin dute 2027ko udal eta foru hauteskundeetan Zurekin Nafarroa koalizioa errepikatzeko. Mahai gainean da, baina, orain arteko galdera bera, ea Ahal Dugu-ko kideak ere zerrenda berean egongo ote diren. Gaur akordioa sinatu duten taldeek atea zabalik utzi dute beste eragile batzuk ere koaliziora batzeko, eta alderdi morearekin hitz egiten ari dira. Bada, baina, lehen epemuga bat: irailaren 1a.