«Frantzia garaikidearen fenomeno mediatiko esanguratsu eta kezkagarrienetakoa da». Ignacio Ramonetek modu horretan definitu du Vincent Bollore Bretainiako enpresariak bereganatu duen botere mediatikoa. Hain zuzen ere, harenak dira honako enpresa hauek: Canal +, CNews, Paris Match, Europe1 radio, RFM radio, Gameloft, Universal Music Group, TéléLoisirs, Femme actuelle... eta beste hainbat. 2021ean, Prisma Media taldea erosi zuen.