Ustelkeria auzien harira PSOEk aurrez aurre duen ataka larriari heldu dio EH Bilduren idazkari nagusi Arnaldo Otegik, Espainian dagoen anabasa judizial, politiko eta mediatikoari azalpen bat emateko helburuz: «Operazio horien atzean» dagoen xedea, haren arabera, «aukera leihoa ixtea da eta iraganeko PSOE berreskuratzea». Naiz Irratian egindako elkarrizketa batean, koalizio subiranistaren gidari nagusiak esan du ustelkeria auzien «atzean» dagoenari arreta jarri behar zaiola. «Ustelkeria dago? Noski.